.eus MEG

.eus-en inguruko Maiz Egindako Galderak edo FAQ-a da hau. .eus domeinuak aniztasun-kulturala mahairik gorenean jarriko du, euskarak eta euskal kulturak sarean bere partehartze propioa izan dezaten bermatuz.

Castellano

  • Registro .eus24´95€ / año
  • Renovación .eus25´95€ / año
  • Traslado .eus24´95€ / año
  • Registro .eus24´95€/año
  • Renovación .eus25´95€/año
  • Traslado .eus24´95€/año
    • Tu dominio .eus incluye 3 cuentas de mail de 25 Mbs de capacidad GRATIS

1. Edozein domeinu .eus eskatzerik al dago?

Hasiera batean, ICANN-ek (.eus sortu eta PuntuEus fundazioan delagatu zuen erakundeak) murrizketa batzuk ezartzen ditu. (NBEk onartutako estatu ofizialak eta bestelako lurraldeak, hiru karaktere baino gutxiko domeinuak eta bestelako salbuespenak). PuntuEus fundazioak zenbait domeinu-izen erreserbatuko ditu (herrien izenak adibidez, dagokien udalek erregistratu ditzaten). Beraz, domeinua salbuespenen artean badago ezin izango duzu erregistratu. Bestalde tildeak, dieresiak eta eñe letra onartuak daude, beraz inork ñabardura.eus erregistratu nahiko balu, automatikoki erregistratuko litzateke eta inolako kargu extrarik gabe, nabardura.eus ere lortuko luke, bai bata zein bestea jarrita berdin funtzionatuz.

 

 

2. Nork erregistratu dezake .eus bat?

Edonork eskatu dezake, .com, edo .net bat bezala, bai norbanako bat izanda edota edonon dagoen enpresa bat izanda. Eskaera bat onartua izan behar duen erabakitzeko ez da eskatzailea begiratuko, baizik eta webguneak (informazio gehiago 5. galderan) euskaraz edo euskal kulturaren inguruko eduki nabarmen dituen.

 

 

3. Zeintzuk dira baldintzak .eus bat erregistratzeko?

Ez dago inolako baldintzik. Edonork eskatu dezake.

 

 

4. Zeintzuk dira baldintzak .eus bat erabiltzeko?

Webguneak gutxienezko eduki kopuru nabarmena izan behar du euskaraz,  nahiz eta bestelako hizkuntzetan egon. Euskarazko edukirik ez balu, euskal kulturarekin zerikusia duten edukiak egon beharko lirateke.

 

 

5. Nola bermatuko da baldintzen betetzea?

Aldizka baldintzak bermatu daitezen egiaztapen bat burutuko da. Beteko ez balira, domeinuaren jabeak eposta bat jasoko luke. Ezarritako epe batean erantzunik jasoko ez bagenu, eta domeinuaren baldintzak bete gabe jarraitzen badira domeinua bertan-behera gelditu litzateke.

 

 

6. Noiz erregistratu daiteke .eus bat?

Domeinuaren erregistroa lau fase desberdinetan banatzen da:

1. Lehenengoa aitzindariena izan zen, non 90 domeinu aukeratu ziren, 3 faseen barrena, zeinek 300 eta 5000 euro bitarteko kopurua ordaindu zuten.

Horren ordainean Abenduaren 3rarte sarean ikusgarri dauden domeinu bakarrak izango dira. 2014ko maiatzaren 30ean amaitu zen fase hau

2 eta 3. Sunrise eta Landrush faseak (Irailaren 16 eta Azaroaren 18 bitartean)
Bi fase hauek denporan batera ematen dira. Domeinuak eskatu daitezke baina ez dira momentuan ematen. Sunrise fasea marka erregistratuko jabedunentzat (Sunrise lehentasuna 1, 2 eta 4), euskara sustatzen duten elkarteentzat (Sunrise lehentasuna 3) eta aurretik euskarazko edukiak dituzten elkarteentzako (Sunrise lehentasuna 5) da. Landrush fasea erregistro libre iritsi baino lehen .eus domeinua erregistratu nahi duen edonorentzat da. Erregistro librearekin izango duen desberdintasuna prezioa haundiagoa dela da. Aldiz abantaila, askoz posibleagoa dela domeinua lortzea, eta eskatzaile gehiago balego, domeinua enkantean sartuko litzateke. Fase librean eskatutako domeinua momentuan erregistratzen da. Inork zu baino lehenago domeinu bera eskatuko balu, ez zenuke inolako posibilitaterik izango. Zure .eus-a nahi izan ezkero eta galtzeko arriskurik hartu nahi ez baduzu, orain da momentua eskatzeko.

4. Erregistro librea (2014ko Abenduaren 13an) .eus-eko fase librean, pertsona fisiko zein juridiko orok domeinuak erregistratu ahal izango ditu, baina euskara eta euskal kulturarekin lotura daukala demostratu beharko du. Domeinuak gutxienezko eduki kopurua bermatu behar du euskaraz, nahiz eta bestelako hizkuntzetan egon, eta euskarazko edukirik ez balu, euskal kulturarekin lotura duten edukiak eduki beharko lituzke. Fase honetan, lehenengo eskatu, lehenengo erregistratu araua jarraituko da.

Faseen inguruko informazio gehiago.

 

 

7. Non erregistratu ditzaket .eus domeinuak?

Hemen eskatu ditzakezuz. Gogoratu Sunrise eta Landrush faseen bitartean egiaztapen batzuk egin behar direla, eta domeinu bererako eskatzaile gehiago baleude enkante bat egongo litzatekela, aldeek baldin eta ados ez badira jartzen. Beraz domeinuak ez dira 2014eko Abenduaren 3rarte aktibatuko.

Abenduaren 3tik aurrera .eus domeinuen erregistrua zuzena eta berehalakoa da.

 

 

8. Nork kudeatzen du .eus domeinua?

.eus domeinuak 2012ko Urtarrilaren 12an sortutako PuntuEus Fundazioa izeneko irabazi-asmo gabeko elkarteagaitik kudeatuak izaten dira (Estatutuak). Bere kideen artean Euskaltzaindia, EHU, Eusko Ikaskuntza edo  Euskal Irrati Telebista  daude beste batzuen artean (Zerrenda osoa).

2008ko Ekainaren 26an, ICANN-ek aho batez aprobatu zuen ebazpena, zeinaren bitartez luzapen berriak sortzea ahalbideratuko zen. 2011ko Ekainaren 20an azken proposamena aprobatu zuen, zeinak luzapen berriaren eskaera eta sortzearen prozesuari argi berdea ematen zion. PuntuEus Fundazioak bere eskaera tramitatu zuen eta baita azkenengoz 2014ko Apiliraren 11an .eus domeinuaren kontrola hartzea lortu zuen.

.eus-a kudeatzen badu ere, PuntuEus Fundazioak ezin ditu .eus domeinuak zuzenean erregistratu. Horretarako Hostinet bezalako merkaturatzaileren bat aukeratu behar dugu zeinak .eus domeinuak 49€tan eskeintzen ditu (eta gainera %50-eko beherapena hosting aurreratuetan), eta domeinuak kudeatzeko laguntza.

 

 

9. Zenbatean dago .eus domeinua?

Alta, berriztatze, lekualdatzea 49€/urtekotik abiatuta.  Hemen ikusi dezakezu prezio zerrenda eta beherapena kopuruko. Gainera .eus bakoitzeko gure hosting planetan %50-eko beherapena egiten dizugu,

 

 

10. Nire .eus domeinuak beste leku batean ditut. Nola ekarri ditzaket Hostinet-era, zuen prezio bereziak izateko?

Hostinet-era zure domeinuak ekartzea prozesu erraza eta azkarra da. Jar zaitez gurekin harremanetan eta gu arduratuko gara prozesu guztiaz, ahalik eta prezio hoberen eskeiniz.

11. Sunrise/Landrush fasean nire .eus-a lortu dut. Noiz aktibatuko da?

2014ko abenduaren 3an

 

 

12. Bestelako galderarik dut. Nora jo?

Idatzi eus@hostinet.com helbidera edo 946 545 762 telefonora deitu.

  • Registro .eus24´95€ / año
  • Renovación .eus25´95€ / año
  • Traslado .eus24´95€ / año
  • Registro .eus24´95€/año
  • Renovación .eus25´95€/año
  • Traslado .eus24´95€/año
    • Tu dominio .eus incluye 3 cuentas de mail de 25 Mbs de capacidad GRATIS